ORDAINSARIAK
Abokatuaren saritzea seguratzen duten ordainsariak libreki, bezero eta abokatuaren elkar onespenarekin finkatuak dira. Marie BEAUMONT andere abokatuak eta Jean-Baptiste VIEU jaun abokatuak, aterabide ahal bezain merkea eta zure beharrei ahal bezain egokitua aztertzen dute zurekin. Horrezgain, ordainsari hitzarmen bat proposatua zaizu : emandako prestazioak eta lansari aferenteak zehazten ditu.
« POSTULAZIO, KONTSULTA, LAGUNTZA, AHOLKU, AGIRI JURIDIKO PRIBATU IDAZKETA ETA DEFENTSA MINTZALDI ORDAINSARIAK, BEZEROARN ONESPENAREKIN FINKATUAK DIRA » (1971ko ABENDUAREN 31KO 71-1150. LEGEA, 10.ARTIKULUA)
PRESTAZIO JURIDIKOAK :
Kontsultentzat, pasatu den denboraren
eta emandako aholkuen izaeraren
araberakoak dira ordainsariak :
Ahozko
kontsultak
50€ H.T/Oren
(60€ T.T.C/Oren)
Kontsulta
idatziak
150€ H.T/Oren
(180€ T.T.C/Oren)
Agiri
idazketak
200€ H.T/Oren
(240€ T.T.C/Oren)
« Harpidetza » bat proposatua izaiten ahal zaie laguntza juridiko erregular bat nahi duten bezeroei : ordainsarien zenbatekoa bezero bakotxaren beharren arabera kalkulatua da, haren onespenarekin.
Onez oneko aterabidedun afera baten edo auzibide prozedura baten tratamenduarentzat, ordainsariaren kalkulatzeko hiru manera dira :
« Forfeta » , aitzinetik eta behin betiko finkatua den zama bat da. Abokatuaren esku-hartzearen saritze orokorrarentzat balioko du. Forfeta, prozeduretan edo gorabeherarik ez ala guti dituzten agiri idazketetan erabilia da bereziki.
« Pasatutako denbora », dosierraren tratamendurako eskainia izan den lan denbora eta 150€ H.T oreneko tasa biderkatuz lortzen den zama da. Sistema hori hautatua delarik, Marie BEAUMONT andere abokatuak eta Jean-Baptiste VIEU jaun abokatuak, aitzinetik, beharrezkoa izanen den oren kopurua estimatzen entseatzen dute.
« Emaitza ordainsari gehigarria », finkatutako helburuat heltzearen araberako da. Baiezkoan, gatazkaren gaiaren zama baten portzentaiaren (%2 eta %8 artean) arabera kalkulatua da. Oroit, Frantzian, abokatuaren sariztatze osoa prozedura baten emaitzaren araberakoa izaitea debekatua dela.
BABES
JURIDIKOA
« Babes juridiko » bat baduzu beharbada, zure asurantza kontratu baten ondorioz. Baiezkoan, justizia gastuak eta abokatu ordainsarien parte bat ala dena bere gain hartzen ditu. Ez ahantz zure asurantza egileari galdegitea eta lehen hitz-orduan Marie BEAUMONT andere abokatua edo Jean-Baptiste VIEU jaun abokatuari jakinaraztea.
LAGUNTZA
JURIDIKOA
Babes juridiko kontraturik ez baduzu eta zure abokatuaren ordainsarien pagatzeko ahalik ez baduzu, laguntza juridiko bat ukaiten ahal duzu, baldintza batzuk betetzen badituzu. Lehen hitz-orduan, zure egoera zehaztu beharko diozu Marie BEAUMONT andere abokatua edo Jean-Baptiste VIEU jaun abokatuari, jakinaraz diezazuten laguntza juridikoa ukaiten ahal duzun.
POSTULAZIOA
.
Beren abokatgotik kanpoko lankideentzat, Marie BEAUMONT andere abokatuak eta Jean-Baptiste VIEU jaun abokatuak, postulazioa segurtatzen ahal dute BAIONAko instantzia handiko auzitegiaren aitzinean edo eta prozeduren segipena (dosier pausatzea, defentsa mintzaldia etab.)